2018ko ekainaren 7a, Baluarte

NAFARROAKO I. GALA ZIENTIFIKOA

Zientziaren jai handia

I. SciencEkaitza Sari Zientifikoak sortu dira ekonomia eta gizartea eraldatzeko ideiarik ahaltsuenak eta berritzaileenak jendaurrean aitortzeko. Lankidetzan garatzen diren proiektuak zein diren jakin eta horiek oro indartzea da helburua. Izan ere, horrelako egitasmoek askotan ez dute argia ikusten, bereziak eta disruptiboak direlako.

Hortaz, dei egiten zaie Nafarroako unibertsitate, ikerketa eta teknologia zentroetako ikerlari zientifiko eta teknologoei beren proposamenak egin ditzaten, betiere Nafarroako Ikerketa eta Berrikuntzarako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian bilduta dauden sektoreen barnean.

I. SciencEkaitza Sari Zientifikoen proiektu irabazleak nazioarteko aitortza jasoko du. Izan ere, Nafarroako lehen Gala Zientifikoa zientzia eta teknologiaren jai bat izanen da jende guztiarentzat, eta zientzia gizarterengana hurbilduko du.

Ekitaldi inspiratzaile honek jakin-mina piztuko du jakintza zientifikoaz; jakintza horrek leku handia du gure egunerokoan eta arras beharrezkoa dugu, gainera.

Ekainaren 7an, nazioartean omen handia duten izenetako batzuk bilduko dira Baluarten, guztiak ere zientziaren eta teknologiaren munduan dihardutenak eta lorpenak erdietsitakoak.

Zientziaren Galan, halaber, I. SciencEkaitza Sari Zientifikoak banatuko dira. Sariok, Nafarroan I+G+b arloan ari diren pertsonen lana aitortzeaz gain, pertsona horien sormena eta lankidetza espiritua aintzat hartu nahi dute.

Sarrerak

Nafarroako lehen Gala Zientifikoa 2018ko ekainaren 7an eginen da, eta sarrerak 3 €-tan daude salgai.

Online eros daiteke Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioaren webean (Baluarte), edota leihatilan berean.

SOPHIA+DAVID HANSON

MUNDUKO HUMANOIDERIK AURRERATUENA

Sophia Hanson Robotics-en azken robota da, aurreratuena, bai eta kultur ikonoa ere. Adimen Artifizialaren garapena, errealismo harrigarria duena.  Haren sortzailea ere etorriko da, David Hanson, Hanson Robotics-en sortzailea eta CEO.

MARIO MOLINA

KIMIKAKO NOBEL SARIDUNA

Ozono-geruza aurkitu duen zientifikoa. Gas industrial jakin batzuk isurtzearen ondorioz, ozono-geruza, mehetu eginen zela iragarri zuen artikuluaren egilea, beste ikerlari batekin batera.

JAMES ROTHMAN

MEDIKUNTZAKO NOBEL SARIDUNA

Biomedikua eta ikerlari zientifikoa. Beste ikerlari batzuekin batera, zelula barneko besikula-kargaren entrega leku eta une egokietan gobernatzen duten printzipio molekularrak aurkitu zituen.

SUE BLACK

RADICAL THINKER

Akademikoa, zientifiko informatikoa eta gizarte-ekintzailea. Emakumeen defendatzailea konputazioaren munduan. Funtsezko eginkizuna bete zuen Bletchley Park salbatzeko, hau da, kode alemana deszifratzeko egoitza Bigarren Mundu Gerran.

JOSÉ ÁNGEL ÁVILA

EUROPAKO ASMATZAILEA 2017

Ingeniaria, seinaleztapen-bideen teknologia garatzeagatik saritua. Teknologia horrek zehaztasun handiagoa ematen dio GNSS satelite europarraren bidezko posizionamenduari, hau da, eta bateragarria da GPS eta GLONASS sistemekin.

MARGARET HEFFERNAN

ENPRESABURUA ETA IDAZLEA

Ekintzailea, CEO, telebista-ekoizlea, mentorea eta hainbat liburu eta TED solasaldi-bideoren idazle eta egilea. Silicon Alley Reporter-ek Interneteko top 100 izendatua, eta hainbat aldiz finalista  Finantial Times egunkariaren sarian.

LUIS PIEDRAHITA, AURKEZLE!

Zientzia umorez

Luis Piedrahita umoregile, idazle eta ilusionistak aurkeztuko du Nafarroako lehen Gala Zientifikoa. Luis Piedrahita “El hormiguero 3.0.” entretenimendu saioko laguntzailea eta gidoilaria da, eta ‘stand-up comedy’ programa aitzindariarena Espainian: “El club de la comedia”. Halaber, “Nada por aquí” telebista saioko zuzendari, gidoilari eta magoa izan da. Komikoa, beraz, aurkezle arituko da, eta umorearen bidez ederki gozaraziko ditu ikusleak eta gonbidatuak.

Hortaz, aurrez aurre aurkezleak bizitzaz duen ikuspegia, eta Sophia humanoideak errealitatea ikusteko duen modua. Elkarrekin arituko dira solasean, eta itxura guztien arabera, harri eta zur utziko ditu Galara doazen ikusleak.

Gauza izanen al da Sophia Luis Piedrahitaren hitz-joko dibertigarriak eta magikoak ulertzeko?

SCIENCEKAITZA SARIAK

Eduardo Zubiria nafar eskultoreak egindako lan bat emanen zaio saritzat talde bakoitzari. Sariak SciencEkaitzaren tximista irudikatzen du. Artista horrek material berriak izan ohi ditu langai, hala nola zurezko zuntzak, hainbat gaitako aparrak, eta erretxinak; bada, material horiek aldatu egiten ditu, teknologia berriak, algoritmo programatuak eta matematika geometrikoak informatika konputerizatuaren munduan erabiliz. Sorkuntza modu hori ederki jarraikitzen zaie metodo konputerizatuak artearen mundura ekarri dituzten beste artista aitzindari batzuen urratsei: Elena Asins, Manuel Barbadillo, José Luis Alexanco, José María Iturralde eta Eusebio Sempere.

EDUARDO ZUBIRIA

Eduardo Zubiriaren erakusketa bat izanen da SciencEkaitza Gala Zientifikoaren lehen ekitaldia. Izan ere, DISTORSIÓN izenburuko erakusketa egonen da ikusgai ekainaren 4tik (astelehena), Baluarten; unibertsoaren sorreran gertaturiko aldaketekin zerikusia duten lanak dira; hau da, nola sortu zen unibertso ezaguna, egun ezagutzen omen dugun egoera, etab., eta bilakaera horretan materien eta espazioaren distortsioak gertatzen dira, zientifikoek eta astrofisikoek irizten dioten bezala.

Eduardo Zubiriak, bere aldetik, mihisea, kolorea eta distira distortsionatzen  ditu bere irudi geometriko eta matematikoekin, harik eta, giro-argitasuna pasatzearen ondorioz, forma aldakorren inperfekziora iristen den arte, eta saiatzen da iristen inola ere lortu ez daitekeen azken piezara bai perfekzioz bai gauzapenaz, unibertsoa ere halakoa baita, etengabeko mugimenduan, hedapenean eta bilakaeran ari dena.

I. LEHIAKETA ZIENTIFIKOA

Ideiarik urratzaileenak, lehiaketara

I. SciencEkaitza Sari Zientifikoak sortu dira ekonomia eta gizartea eraldatzeko ideiarik ahaltsuenak eta berritzaileenak jendaurrean aitortzeko. Lankidetzan garatzen diren proiektuak zein diren jakin eta indartzea da helburua. Izan ere, horrelako egitasmoek askotan ez dute argia ikusten, bereziak eta disruptiboak direlako.

Hortaz, dei egiten zaie Nafarroako unibertsitate, ikerketa eta teknologia zentroetako ikerlari zientifiko eta teknologoei beren proposamenak egin ditzaten, betiere Nafarroako Ikerketa eta Berrikuntzarako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian bilduta dauden sektoreen barnean.
I. SciencEkaitza Sari Zientifikoen proiektu irabazleak nazioarteko aitortza jasoko du, bai eta laguntza ere, huraxe abian jartzeko.

ZIENTZIA, TEKNOLOGIA ETA GIZARTEA

Mundu hobea zientziari esker

Ikerketa zientifikoa, teknologia eta berrikuntza funtsezkoak dira garapen ekonomiko jasangarrirako, hala gizarteari nola ingurumenari begira. Izan ere, zientziaren arloetan egindako aurrerapen zientifiko eta teknologiko guztiek zuzeneko eragina dute gizartean, bai eta jendearen bizi-kalitatean ere.

Ikerketaren arloetan etengabe gertatzen diren aurrerapenen berri ematea du helburu zabalkunde zientifikoak. Egunez egun, gero eta beharrezkoagoa da zabalkunde lana egitea, merezi bezalako aitortza itzuli diezaien gizarteak protagonistei.
Garrantzitsua da harreman estua sortzea zientziaren eta gizartearen artean, pertsona bakoitza guztion artean eraikitzen ari garen etorkizuneko kide sentitu dadin.

NAFARROA, AITZINDARITZAN

Gure bokazio berritzailea

Nafarroan aspalditik aplikatzen dira ikerketa zientifikoa eta teknologikoa indartu eta garatzera bideratutako politikak.

Gure komunitatean, izan ere, teknologia eta ikerketa zentro asko finkatu dira, bai eta unibertsitate, enpresa eta ekintzaile aunitz ere, guztiak ere behar bezalako esperientziaz eta talentuz jantziak, Nafarroak aitzindari izaten jarrai dezan zientzian, teknologian eta berrikuntzan.

ADItech, hain zuzen, Nafarroako I+G+b arloko Sistemako (SINAI) agente koordinatzaile bat da. Sistema horrek zientzia eta ikerketa arloko ekimenak dinamizatzen ditu enpresen, teknologia-zentroen eta unibertsitateen artean, proiektuek ahalik eta baliorik handiena ekar diezaioten gizarteari.

Helburu hori buruan harturik antolatu du Nafarroako lehen Gala Zientifikoa, bai eta SciencEkaitza Sari Zientifikoen lehen edizioa ere.