Gala

2018ko ekainaren 7a, Baluarte

NAFARROAKO I. GALA ZIENTIFIKOA

SARRERAK

Nafarroako lehen Gala Zientifikoa 2018ko ekainaren 7an eginen da, eta sarrerak laster jarriko dira salgai 3 €-tan.

Bi bide izanen dira sarrerak erosteko: online, Baluarte, Nafarroako Biltzar Jauregia eta Auditorioaren webean, edo leihatilan bertan.

TXOSTENGILEAK

Lehen Gala Zientifiko honetan, zientziaren munduko buru argiak eta eragintsuak agertuko dira, Nobel saridunak barne.

Laster argitaratuko da nor etorriko den Galara, beren jakintza eta bizipenak trukatzeko.

EGITARAUA

Zientziaren Gala egin eta SciencEkaitza Sari Zientifikoak banatu aurreko eta ondoko egunetan, bestelako jarduerak antolatuko dira, guztiak ere zientziarekin lotuak. Besteak beste, Master Class saioak, txostengileetako batzuen eskutik, eta Nafarroako bi unibertsitateetan eginen dira.