LAN GOSARIA AYERDI LEHENDAKARIORDEAREKIN ETA SCIENCEKAITZA EKIMENAREN ENPRESA BABESLE ETA LAGUNTZAILEEKIN, ADITECHEN

LAN GOSARIA AYERDI LEHENDAKARIORDEAREKIN ETA SCIENCEKAITZA EKIMENAREN ENPRESA BABESLE ETA LAGUNTZAILEEKIN, ADITECHEN

encuentro sciencekaitza_aditech

Garapen Ekonomikorako lehendakariorde zein Corporación Tecnológica ADItecheko presidente Manu Ayerdi eta Industria, Energia eta Berrikuntzarako zuzendari nagusi Yolanda Blanco lan gosarian elkartu dira SciencEkaitza I. Lehiaketa Zientifikoa sortu, antolatu eta bultzatu duten eragile guztiekin.

Bertan izan dira Juan Ramón de la Torre, ADItecheko zuzendari nagusia, Paula Noya eta Maruxa Arana, ADItecheko Lankidetza Teknologikorako eta Bikaintasunerako Departamentukoak, eta aldi berean, Rafael Aquique, Merkataritza Ibilgailurako Operazioen zuzendaria Europa de Dana Automoción-en; Alex Pérez, Giza Baliabideetako zuzendaria Dana Automoción-en; Eduardo Ryan, Iberdrolako ordezkaria Nafarroan; Eduardo Beltrán de Nanclares, Mondragon Korporazioko Berrikuntza eta Teknologiako zuzendaria; Iñaki Pinillos, Naserticeko zuzendari kudeatzailea; Icíar Astiasarán, Nafarroako Unibertsitateko Ikerketa errektoreordea; Ramón Gonzalo, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketa errektoreordea, eta Iñaki Recalde, Viscofaneko Dibertsifikazio eta Teknologiako zuzendaria.

SciencEkaitza I. Lehiaketa Zientifikoaren aurkezpenarekin bat, topaketan Nafarroako I. Gala Zientifikoari buruzko ideiak eta aurrerapenak izan dira solasgai. Era berean, sinergiak nola bilatu landu da, Nafarroan garatzen diren proiektu zientifiko eta teknologikoendako laguntza hobetzeko asmoz, proiektu horiek izanen baitute SciencEkaitza sariak eskuratzeko aukera, Lehiaketan aurreikusita dauden Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiako (RIS3) lau arloetako edozeinetan: Automozioa eta Mekatronika, Osasuna, Elika Katea, eta Energia Berriztagarriak eta Baliabideak.

SciencEkaitzaren enpresa babesle eta laguntzaileak ebaluazio batzordean dira kide, Nafarroako Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa izan ezik, eta haiez gain, ADItecheko Zuzendaritza Nagusia eta Lankidetza Teknologikorako eta Bikaintasunerako Zuzendaritza ere bai. Batzordeak hautagaitzak baloratuko ditu, hainbat irizpideri erreparatuta: eduki zientifikoa, originaltasuna, sormena, izaera berritzailea, eta teknologia zein merkataritza arloko bideragarritasuna.

Bestalde, epaimahai bat ere izanen da talde irabazle eta sektore bakoitzeko akzesita erabakitzeko. Zehazki, zientifikoak eta pentsalariak izanen dira epaimahaikide, Nobel saridunak barne, eta guztiek ere SciencEkaitza Galan parte hartuko dute.