Sariak

I. LEHIAKETA ZIENTIFIKOA

SciencEkaitza Lehiaketa Zientifikoak sari hauek emanen ditu, eta bat baino gehiago jaso daitezke:

  • 4 akzesit, espezializazio adimentsuaren arlo bakoitzeko bat: Automozioa eta Mekatronica, Osasuna, Elika Katea, eta Energia Berriztagarriak eta Baliabideak. Sektore bakoitzean, garatzeko potentzialik handiena duten proposamenak sarituko dira.
  • I. SciencEkaitza Saria, ekonomia eta gizartea eraldatzeko potentzialik handiena eta inpakturik handiena duen proposamena aintzat hartzeko.

Nazioarteko aitortza eta omenaz gain, lehen SciencEkaitza sariaren talde irabazleak eta lau akzesitek 4.000 €-ko eta 1.500na €-ko txekeak jasoko dituzte, hurrenez hurren. SciencEkaitza Saien bidez, Nafarroan garatutako zientzia eta teknologiak bultzatu nahi dira, ta gizartearengana hurbildu nahi dira jendearen bizi-kalitatea hobetuko duten garapenak. I. SciencEkaitza Saria eskuratzen duenak laguntza jasoko du ideia garatzeko, huraxe gauzatzeko behar dituen premien arabera. Hona hemen ADItechen egiturak eman ditzakeen laguntza molde batzuk:

  • Instrumentalizaziorako aholkularitza pertsonalizatua, garapen-proiektu zehatzak oinarri hartuta.
  • Europako finantza-iturriak identifikatzea, proiektuaren garapen teknologikorako.
  • Aipatu iturrien finantzazioa lortzeko laguntza.
  • Ideia irabazlearen hedapena.