
Helburua: garunaren eta haren kanpoko babes-geruzaren antzeko egitura bat diseinatzea, 3D inprimagailu batekin egin daitekeena eta gaixotasun neurodegeneratiboak tratatzeko erabiltzen diren farmakoen portaera eta banaketa erreproduzitzen dituena, betiere gaixoari eman aurretik haien eraginkortasuna eta segurtasuna ziurtatuta.
NAVARRABIOMED
UPNA
NAITEC

Helburua: bioingeniaritza aurreratuko tresnak erabiltzea, 3D moldean inprimatzeko moduko egitura bat garatzeko. Egitura hori, gizakiek eragindako zelula ama pluripotenteetatik eratorritako bihotz-zelulekin populatuko da.
CIMA
CUN
Helburua: etxebizitzetan sortzen den metanoaren aprobetxamendua bideragarria ote den aztertzea, energiari, eraikuntzari, ekonomiari eta araudiari dagokienez, laguntza gisa erabiltzeko dela beroa ekoizteko sistemetarak, dela bioproduktuak sortzeko, atmosferara egiten diren metano-isuriak murriztearen garrantzia ahaztu gabe.
UNAV
CENER
Helburua: film baten gidoia aldatzea, ikuslearengan antzematen dituen emozioen arabera. Beste faktore batzuk kontuan hartuko ditu, hala nola adina eta generoa. Horrelako tresnek dakartzaten aukerak ikaragarriak dira hezkuntzaren mundurako, eta eragin handia izan dezakete haurren edo helduen ere gizarte-harremanetarako gaitasunen nahasmenduen tratamenduan.
UPNA
UNED
NGL
Padres Formados

Helburua: geruza askotako funtzio anitzeko estalki bat sortzea, saretik kanpoko azpiegitura independente gisa pentsatuta dagoen diseinu zelularrarekin. Heliocrop erabat inprimatuta dagoen egitura bat da, sandwich motakoa. Baditu geruza fotovoltaiko bat, argiztapen-geruza bat eta ingurunean metatzeko geruza bat, guztia adimen banatuaren bidez kontrolatua.
NAITEC
CENER
Helburua: ureztapenaren kudeaketa optimizatzea, hari gabeko eta kostu txikiko konexioaren sentsore dual edo hidrobola berritzaile baten bidez (edukiaren aldi bereko zenbatespena eta uraren atxikipen-maila).
UPNA
NAITEC
FSESTRUCTURAS
Helburua: eraginkortasun handiko ongarri pikortatu berriak egiteko metodologia berri, original eta oso eraginkor baten garapenari ekitea, hondakin organikoetan dauden mantenugai mineraletatik abiatuta. Hondakin horien birziklapena ekonomia zirkularraren gakoa baita.
UNAV
INTIA

Helburua: erabili eta botatzeko etiketa adimentsuak, fidagarriak eta errazak garatzea, gaixoari edo osasun-langileari adierazteko sendagaiaren edo txertoaren hotz-katea mantendu egin dela haren eskuetara iritsi arte. Etiketa horiek kolorea aldatzen dute, berariazko diseinu-denboran atalase-tenperatura lortzen denean.
NAITEC
UNAV
UPNA
Helburua: grafenoan oinarritutako superkondentsadoreak masan ekoiztea inprimaketa birakariaren bidez; horrela, birziklatu eta berrerabiltzeko zailak diren metalez eta kimikaz egindako baterien erabilera ahalik eta gehien gutxituta.
NAITEC
UPNA
AIN
Helburua: sistema immunologikoa usaimen bulboaren bidez gaitzea, Alzheimerra duten gaixoen terapia berritzaile gisa.
CIMA
NAVARRABIOMED

Helburua: zoru erradiatzaile inprimagarri bat sortzea. Ideia hau da: PTC tinta batekin zirkuitu elektriko bat inprimatzea ijezketaren barne-aldean, eta, horrela, mikra lodi gutxi batzuk dituen zirkuitu inprimatu bat sortzea. Energia elektrikoaren hargailu eta/edo metagailu bati konektatutako zirkuitu elektriko horrek modu homogeneoan bana lezake beroa etxe bateko zoruan.
NAITEC
UPNA

Helburua: izerdiaren serotonina-mailak neurtzeko gai den partxea garatzea. Partxea inprimaketa-teknika funtzionalen bidez fabrikatuko da eta IoT gaitasun batzuetara eramango du, energia baxuko komunikazioak eta laino/hodei bidezko konputazioa barne.
NAITEC
UNAV
UPNA
Helburua: hozkailu batean eta jakitoki batean integratutako sistema adimentsu bat diseinatzea, erabat autonomoa, barnean dauden elikagaiak ezagutzeko eta erabiltzaileari menuen aholkularitza-zerbitzua emateko gai izanen dena, biltegiratuta dituen elikagaietan oinarrituta. Horretarako, adimen artifizialeko hainbat teknika konbinatzen ditu: vision, Big Data eta Machine Learning.
NAITEC
UPNA
Helburua: iktusa duen gaixoa sendatzeko bidaia. Proiektu honek eredu integratzaileak sortuko ditu iktusaren medikuntza pertsonalizatuagoa lortzeko, eragin sozioekonomiko eta sanitario handiarekin.
CIMA
NAVARRABIOMED
ADACEN

Helburua: eskualdean instalatu daitezkeen ZERO isuri datuak prozesatzeko moduluak diseinatzea, ekonomia digital eta jasangarria bultzatuz.
CENER
UPNA
