SciencEkaitza 2021

Ekainak 25, 19:00
Navarra Arena
Nafarroako III. Gala Zientifikoa

SciencEkaitza sari zientifikoak banatzeko gala eta zientziaren jaia berriz ere eginen dira Iruñean; orain arte bezala, komunitate ikertzailearen lana aitortzeko asmoz eta gizartea inspiratzeko, zientzia, teknologia, sorkuntza eta umorea uztartuko dituen ekitaldi baten bidez.

La Fura dels Baus antzerki-konpainiak Dinamo ikuskizuna estreinatuko du, hots,  SciencEkaitza ekitaldirako propio sortu duen lana, Nafarroako I+G+B Sistemako ikertzaileen omenetan ondua. Ikuskizunak pentsamendu zientifikoaren prozesuan barneratuko gaitu eta erakusten du, zientzialarien eta ikerlarien ikusminari, pazientziari eta adoreari esker, lortu egiten direla gizartearen ongizatea hobetzen laguntzen duten emaitzak.

Aurten ere, Luis Piedrahita umoregileak aurkeztuko du zientziaren eta saria banatzeko gala, bere ohiko umoreaz jantzita.

Zientzia, artea, teknologia,
ikuskizuna, efektu bereziak
eta inpaktua uztartzen dituen
kultur esperientzia paregabea,
emozioz bete-beterikoa.

La Fura del Baus

La Fura dels Baus

La Fura dels Baus eszentrikotasuna, berrikuntza, egokitzapena, erritmoa, bilakaera eta transgresioa da. Esentzia oso berezi eta berezi horrek aitzindari izatera eraman zuen arte dramatiko guztien alderdi garrantzitsuenetako bi birkontzeptualizatzen: performancearen espazioa eta ikusleen papera, eta horrela “laugarren horma” hautsi zen.

Konpainia honen diziplinarteko ikuspegiak tradizionala hiperteknologikoa eta eszenako hiperteknologikoa bateratzera bultzatu du: eragin handiko lehen antzerki proposamenetatik hasita, zeremonia instituzionaletara, opera emanaldietara edo lineako ekoizpenetara.

Arriskurako eta sormen kutsatzeko gaitasunak La Furari nazioarteko errekonozimendu eta ospe handia eman dio, bai maila publikoan bai kritikoan, eta baita ikerketa akademikoari dagokionez ere.

NAFARROAKO LEHIAKETA ZIENTIFIKOA

SciencEkaitza, orain nazioarteko lehiaketa

SciencEkaitza Lehiaketa 2021ek ireki du hautagaitzak aurkezteko epea, gauza berri nabarmenak dakartzala. Berritasun nagusia da kategoria berriak sortu direla, nazioarteko proiektuei parte hartzeko parada emanda.

Aurten ere, lehiaketaren helburua berbera da, hots, bikaintasuna, egingarritasuna eta eragina uztartzen dituzten ideia disruptiboak eta eraldatzaileak aintzat hartzea, betiere sorkuntzarekin eta berrikuntza zientifikoarekin nahiz teknologikoarekin bat proposatzen direnak.

SCIENCEKAITZA 2021eko KATEGORIAK

  • SE2021_SINAI. Burutzen ari diren elkarlanerako proiektuak aitortzea, betiere Nafarroako Espezializazio Adimentsuan (RIS3) bilduta dauden 6 alor teknologikoetako batean kokaturik daudenak.
  • SE2021_IDEIAK. Nafarroako ideia disruptibo eta elkarlanerako ideientzako saria da.
  • SE2021_OPEN. Nazioarteko ideia disruptibo berrientzako saria da.

Aurkezten diren hautagaitza guztiek batera eta berdintasunez izanen dute kategoriako saria eskuratzeko aukera:

  • • SE2021_PUBLIKOA. Publikoak SciencEkaitza lehiaketaren webaren bidez gehien bozkatzen duen proiektua.

 

Proiektuak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 14an bukatuko da, 12:00etan.

PARTE HARTU NAHI AL DUZU ZIENTZIAREN JAIAN?

SciencEkaitza Sari Zientifikoen antolatzailea ADItech da, hau da, Nafarroako I+G+B Sistemaren (SINAI) koordinatzailea. Nafarroako Gobernua eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa dira laguntzaileak, eta beste entitate publiko eta pribatu batzuen babesa ere badu.

Zure enpresaren irudia zientzia eta gizartea uztartzen dituen nazioarteko ekitaldi honekin lotu nahi baduzu eta, aldi berean, parte hartu Nafarroan zabalkunde zientifikoa laguntzen duten enpresa babesleen edo laguntzaileen komunitatean, ADitechekin jar zaitezke harremanetan.

Harremanetarako pertsona: Paula Noya
Telefonoa: +34 948 29 31 30
E-posta: info@sciencekaitza.com

Interes sozialeko proiektua da,
MECNA zigiluarekin aitortua.

Kultura zientifikoa, teknologia
eta berrikuntza sustatzeko proiektua

Proiektu-bultzatzailea Nafarroako Gobernuko
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko
Departamentua da, Industriaren, Energiaren
eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza
Nagusiaren bidez.

Proiektu hau Nafarroako
Berdintasunerako Institutuak
laguntzen du.