

III. SciencEkaitza Sarietako edozein kategoriatara aurkezteko aukera izateko, hautagaitza guztiek bete egin behar dituzte oinarrietan jasota dauden baldintza orokorrak eta berariazkoak.
2021eko maiatzaren 14ra arte, mezu elektroniko baten bidez izanen dute proiektu guztiek beren hautagaitza jakinarazteko aukera concurso@sciencekaitza.com, helbidea). Hautagaitza bakoitzak oinarrietan aipaturiko agiriak aurkeztu beharko ditu, dela posta berean erantsirik, dela horretarako egokitu den deskarga bidea adierazita: izena emateko galdetegia; ideia azaltzeko txostena ingelesez; txostenaren laburpena eta bideoa, taldeak proiektuaren funtsa sormenez azaldu dezan eta publiko orokorrak ulertzeko moduan.