Zure bideoa grabatzeko aholkuak

I. LEHIAKETA ZIENTIFIKOA

Zure bideoa grabatzeko aholkuak

  • Bideoa grabatzeko, smartphone bat erabil dezakezu edo kamera oneko tablet bat.
  • Mantendu telefonoa modu horizontalean. Hementxe, zergatik 😉
  • Bermatu telefonoa euskarriren batean edo heldu eta eutsi ongi, mugitu ez dadin.
  • Argi-iturria ez da pertsona grabatuaren atzean egon behar; horrela, ez da kontrargirik sortuko.
  • Ez jarri telefonoa hitz egiten ari den pertsonarengandik oso urrun, soinua ongi jasotzeko.
  • Ez estali mikrofonoa eusten diozun bitartean.
  • Grabatu haizerik eta zaratarik gabeko leku batean. Gela batean bada, ez dezala oihartzunik izan.
  • Ontzat jo baino lehen, ikusi emaitza aurikularrak erabilita.