SCIENCEKAITZA 2018n PARTE HARTUTAKO HIZLARI OSPETSUAK

SOPHIA+DAVID HANSON

MUNDUKO HUMANOIDERIK AURRERATUENA

Sophia Hanson Robotics-en azken robota da, aurreratuena, bai eta kultur ikonoa ere. Adimen Artifizialaren garapena, errealismo harrigarria duena. Haren sortzailea ere etorriko da, David Hanson, Hanson Robotics-en sortzailea eta CEO.

MARIO MOLINA

KIMIKAKO NOBEL SARIDUNA

Ozono-geruza aurkitu duen zientifikoa. Gas industrial jakin batzuk isurtzearen ondorioz, ozono-geruza, mehetu eginen zela iragarri zuen artikuluaren egilea, beste ikerlari batekin batera.

JAMES ROTHMAN

MEDIKUNTZAKO NOBEL SARIDUNA

Biomedikua eta ikerlari zientifikoa. Beste ikerlari batzuekin batera, zelula barneko besikula-kargaren entrega leku eta une egokietan gobernatzen duten printzipio molekularrak aurkitu zituen.

SUE BLACK

RADICAL THINKER

Akademikoa, zientifiko informatikoa eta gizarte-ekintzailea. Emakumeen defendatzailea konputazioaren munduan. Funtsezko eginkizuna bete zuen Bletchley Park salbatzeko, hau da, kode alemana deszifratzeko egoitza Bigarren Mundu Gerran.

JOSÉ ÁNGEL ÁVILA

EUROPAKO ASMATZAILEA 2017

Ingeniaria, seinaleztapen-bideen teknologia garatzeagatik saritua. Teknologia horrek zehaztasun handiagoa ematen dio GNSS satelite europarraren bidezko posizionamenduari, hau da, eta bateragarria da GPS eta GLONASS sistemekin.

MARGARET HEFFERNAN

ENPRESABURUA ETA IDAZLEA

Ekintzailea, CEO, telebista-ekoizlea, mentorea eta hainbat liburu eta TED solasaldi-bideoren idazle eta egilea. Silicon Alley Reporter-ek Interneteko top 100 izendatua, eta hainbat aldiz finalista Finantial Times egunkariaren sarian.

LUIS PIEDRAHITA, AURKEZLE!

Zientzia umorez

Luis Piedrahita umoregile, idazle eta ilusionistak aurkeztuko du Nafarroako lehen Gala Zientifikoa. Luis Piedrahita “El hormiguero 3.0.” entretenimendu saioko laguntzailea eta gidoilaria da, eta ‘stand-up comedy’ programa aitzindariarena Espainian: “El club de la comedia”. Halaber, “Nada por aquí” telebista saioko zuzendari, gidoilari eta magoa izan da. Komikoa, beraz, aurkezle arituko da, eta umorearen bidez ederki gozaraziko ditu ikusleak eta gonbidatuak.

Hortaz, aurrez aurre aurkezleak bizitzaz duen ikuspegia, eta Sophia humanoideak errealitatea ikusteko duen modua. Elkarrekin arituko dira solasean, eta itxura guztien arabera, harri eta zur utziko ditu Galara doazen ikusleak.

Gauza izanen al da Sophia Luis Piedrahitaren hitz-joko dibertigarriak eta magikoak ulertzeko?

SCIENCEKAITZA SARIAK

Eduardo Zubiria nafar eskultoreak egindako lan bat emanen zaio saritzat talde bakoitzari. Sariak SciencEkaitzaren tximista irudikatzen du. Artista horrek material berriak izan ohi ditu langai, hala nola zurezko zuntzak, hainbat gaitako aparrak, eta erretxinak; bada, material horiek aldatu egiten ditu, teknologia berriak, algoritmo programatuak eta matematika geometrikoak informatika konputerizatuaren munduan erabiliz. Sorkuntza modu hori ederki jarraikitzen zaie metodo konputerizatuak artearen mundura ekarri dituzten beste artista aitzindari batzuen urratsei: Elena Asins, Manuel Barbadillo, José Luis Alexanco, José María Iturralde eta Eusebio Sempere.

EDUARDO ZUBIRIA

Eduardo Zubiriaren erakusketa bat izanen da SciencEkaitza Gala Zientifikoaren lehen ekitaldia. Izan ere, DISTORSIÓN izenburuko erakusketa egonen da ikusgai ekainaren 4tik (astelehena), Baluarten; unibertsoaren sorreran gertaturiko aldaketekin zerikusia duten lanak dira; hau da, nola sortu zen unibertso ezaguna, egun ezagutzen omen dugun egoera, etab., eta bilakaera horretan materien eta espazioaren distortsioak gertatzen dira, zientifikoek eta astrofisikoek irizten dioten bezala.

Eduardo Zubiriak, bere aldetik, mihisea, kolorea eta distira distortsionatzen ditu bere irudi geometriko eta matematikoekin, harik eta, giro-argitasuna pasatzearen ondorioz, forma aldakorren inperfekziora iristen den arte, eta saiatzen da iristen inola ere lortu ez daitekeen azken piezara bai perfekzioz bai gauzapenaz, unibertsoa ere halakoa baita, etengabeko mugimenduan, hedapenean eta bilakaeran ari dena.

I. LEHIAKETA ZIENTIFIKOA

Ideiarik urratzaileenak, lehiaketara

I. SciencEkaitza Sari Zientifikoak sortu dira ekonomia eta gizartea eraldatzeko ideiarik ahaltsuenak eta berritzaileenak jendaurrean aitortzeko. Lankidetzan garatzen diren proiektuak zein diren jakin eta indartzea da helburua. Izan ere, horrelako egitasmoek askotan ez dute argia ikusten, bereziak eta disruptiboak direlako.

Hortaz, dei egiten zaie Nafarroako unibertsitate, ikerketa eta teknologia zentroetako ikerlari zientifiko eta teknologoei beren proposamenak egin ditzaten, betiere Nafarroako Ikerketa eta Berrikuntzarako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian bilduta dauden sektoreen barnean.
I. SciencEkaitza Sari Zientifikoen proiektu irabazleak nazioarteko aitortza jasoko du, bai eta laguntza ere, huraxe abian jartzeko.